Niri buruz | La Niña Bonita
19094
page-template-default,page,page-id-19094,ajax_updown,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1200,qode-theme-ver-9.4.2,wpb-js-composer js-comp-ver-4.12,vc_responsive

Kaixo! Sara naiz, eta hau da nire historia

Ziurrenik, sormenaren munduarekin lehen hartu-emana 4 edo 5 urte nituela izango nuen, zapata kaxa bat jostailuzko nire ponientzako luxuzko etxe bihurtu nuen egunen batean.

Eta honela hasi zen dena…

Diseinuko, arte plastikoetako eta argazkigintzako prestakuntza jaso nuen, eta web master bat egin nuen. Ikasle nintzelarik, lan profesional txikiak egiten hasi nintzen eta, karrera bukatu eta handik gutxira, diseinuko estudioetan eta publizitate agentzietan hasi nintzen lanean, diseinatzaile grafiko moduan.

Lan munduan hainbat urte igaro ostean, lesio baten ondorioz etxean egon behar izan nuen denbora luzez, eta orduan etorri zitzaidan ate-joka, berriro ere, sormen garbi eta inuzenteena; azkenean, terapiarik hoberena izan zen.

Grisa eta tristea izan behar zuen aldi horrek nire ibilbide profesionala aldatu zuen eta La Niña Bonita – Sormen Espazioa proiektuaren hazia izan zen.

Izan ere, ez nuen atseden hartu forma ematea lortu nuen arte eta, azkenean, ausartu egin nintzen! Buru-belarri ekin nion proiektuari, txiki-txikitatik izan dudan bidaide onenarekin: irudimenarekin.

Gaur egun, marka irudi sendoa behar duten erakundeekin lan egiten dut, lehiakideen gainetik nabarmentzeko edo merkataritza ekintzak, dinamizazioak edo gamifikazio ekitaldiak gauzatuta.

Hona hauek dira nire bezero, besteak beste: La Casa del Libro, Heineken Jazzadia, Rituals, Brownie, Fundación Matia, Kutxa…
Haur eta helduen irudimena sustatzeko jarduerak ere antolatzen ditugu, helburu pertsonal eta profesionalak betetzearren sormenaren bitartez.

Niri buruz gauza gehiago jakin nahi?

  • Donostian jaio nintzen eta bertan bizi nahiz, baina ez diet aterik ixten hainbat tokitan bizitzera edo bidaiatzera naramaten proposamenei.
  • Azukre-kotoiak maite ditut, karameluzko sagarrak, zaldiko-maldikoak, adarbakarrak, kaktusak eta ilargi-loreak.
  • Igandetako aperitiboa eta ilunabarrera arte luzatzen diren garagardoak biziki atsegin ditut.
  • Haurrentzako ilustraziodun liburuak gogoko ditut.
  • Mahai-jokoen bilduma egiten dut. Batzuetan, karta politak dituztelako erosten ditut.
  • Ezingo nuke kolorerik gabeko bizitza irudikatu, eta gustukoen dudan kolorea horia da.

 

Ia beti esku eta adimen zoragarriko talde batekin ibiltzen naiz

Neskatila politak aurkezten dizkizut!

Lucía Fermín

Artista plastikoa eta hezitzailea

Itsasoarekiko mendekotasuna. Egun osoa pintatuz eta irakatsiz pasa liteke. Mila hitz baino gehiago adierazten dituzten lanak sortzeko gai da.

Nagore Olarra

Artista, kultur kudeatzailea eta hezitzailea

Pintura bere grina handia da. Gozatu neska gisa artea eta kultura protagonista diren proiektuetan. Teknika eta material berriekin esperimentatzeko makina.

Sara Suárez

Psikologoa eta emozioen sortzailea

Adimen emozionala indartzeko eta erabiltzailearen esperientziak optimizatzeko erabiltzen du psikologia. Berak laguntzen digu begi-bistatik haratago joan behar duten proiektuetan.

Sarai de la Torre

Arima soziala duen MakeUp Artist-a

Bitxia eta geldiezina. Kolorearen, distiraren eta testuren mundua liluratzen du, eta sormen-askatasunaz maiteminduta bizi da. Apropos MakeUp & SelfCare proiektuarekin emozioak transmititzen laguntzen digu, irudiaren eta zainketa pertsonalaren bidez.

Orain, hobeto ezagutzen gaituzunez, hitz egingo al dugu zure proiektuari buruz?

Enpresa edo erakundea bazara, edo marka bat baduzu

Lagun diezazuket branding-aren, identitatearen diseinuaren eta offline komunikazioko bestelako ekintza eta gamifikazio ekitaldien bitartez.

Prest al zaude zure publikoa harrituta uzteko?

Gure tailerretan parte hartu nahi baduzu

Kontsultatu nire agenda eta eman izena gogokoen duzun horretan, edo denetan!
Prestakuntza pertsonalizatuko zerbitzuak edo talde pribatuentzako jarduerak ere eskaintzen ditugu.

X